-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean duela 1 ordu, 14 minutu · Ikusi
Euripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendaria eta Ana [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bermeoko txirrindularitza eskola martxan da barriro gunean duela 22 ordu, 52 minutu · Ikusi
Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera».
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina gunean duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi
Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina . Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean. Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, Itsuki irratiak, eskola agenda 21eko ordezkariek eta [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eliz eta ermiten martxarako izen emotea zabalik da gunean duela 2 egunak, 4 ordu · Ikusi
Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena http://www.zirkuitua.com webgunean. Aurtengoa taldeak antolatzen duen XIII. martxa da. Aurten be bi ibilbide egin ahalko dituzte parte hartzaileek ekainaren 10ean. Betikue deritzonak 31 kilometro ditu eta Luziek, [...]
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txanda bitan egingo dituzte aurten be udaleku irekiak, uztailean gunean duela 3 egunak, 2 ordu · Ikusi
Bermeoko Udalak, beste behin be, martxan ipini ditu udako udaleku irekiak uztailerako. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira eta txanda bitan egingo dituztela jakinarazi dute. Txanda bakoitzean, gehienez, 50 umek parte hartu ahal izango dute. Aurtengo udalekuetan parte hartu gura duenak ekainaren 4tik 8ra bitartean emon beharko du izena Gazte Informazio Zerbitzuak
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa gunean duela 3 egunak, 2 ordu · Ikusi
Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin moduan ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Parte-hartzaileek ekainaren 22a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria gunean duela 1 aste · Ikusi
Bermeoko bi abesbatzek, Izarok eta Bermeok jasoko dute aurtengo Hegaluze saria. Sari banaketa ekitaldia datorren barikuan, hilaren 18an izango da 13:30ean Nestor Basterretxea aretoan. Ekitaldi hori gaur goizean aurkeztu duten XVIII. Arrain Azokaren baitan dago. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta kontserba enpresetako ordezkariek egin dute aurkezpen ekitaldia Arrantzaleen Museoan. 1912an Bermeon gertatutako galernaren mendeurrena ospatzen da [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria gunean duela 1 aste · Ikusi
Bermeoko bi abesbatzek, Izarok eta Bermeok jasoko dute aurtengo Hegaluze saria. Sari banaketa ekitaldia datorren barikuan, hilaren 18an izango da 13:30ean Nestor Basterretxea aretoan. Ekitaldi hori gaur goizean aurkeztu duten XVIII. Arrain Azokaren baitan dago. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta kontserba enpresetako ordezkariek egin dute aurkezpen ekitaldia Arrantzaleen Museoan. 1912an Bermeon gertatutako galernaren mendeurrena ospatzen da [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Solluben egingo dute aurton Deiadar Mendien Eguna gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Batzar Nagusiak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zela-eta 2004. urtean hasitako ohiturari eutsi eta Bizkaiko Batzar Nagusiek aurten be Deiadar Mendien Eguna antolatu dute domeka honetarako. Aurton, gainera, Bermeoko Sollube mendian izango da ospakizuna. Solluberekin batera, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira bost deiadar mendiak. Antzina bost mendi horien tontorretatik adar hotsarekin egiten zuten Gernikako Batzar
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Garbi daude jada Frantxuen Haitzak gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Urtero legez, Alde Zaharreko Haitz Nagusije Auzo Elkarteak Frantxuen Haitzak garbitu ditu. Horretarako Udalaren laguntza izan dutela adierazi dute zenbait baliabide utziz; zabor poltsak, edukiontziak edota eskularruak, hain zuzen. Elkarteko kideek azaldutakoaren arabera, aurton «inoiz baino garbiago» aurkitu dute gunea. Halanda be, hiru sastar poltsa batu eta belarrarekin beteteko bost poltsa batu zituzten. Herritarrei gunea garbi [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nuntxaku eta Skateruek elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu Udalak gunean duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi
Bermeoko Udalak Nuntxaku Kultur Elkartearekin eta Skateruek Elkartearekin hitzarmenak sinatu ditu, eta horiek joan den egueneko udalbatzan adostu zituzten aho batez. Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillaren erabilera arautzeko hitzarmena da Nuntxakurekin sinatu dutena. Zortzi urtetan berbaz bakarrik izandako akordioa formalizatu dute orain. Izan be, kontuan hartzekoa da elkarteak zortzi urte daramatzala Kapillan jarduera desberdinak antolatzen
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 400 atleta lehiatuko dira Bermeoko triatloian gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Igor Magunagoitia Aritzatxu Triatloi taldeko kideak azaldu duen moduan, «zapatuan, 400 triatletak lehiatuko dute Bermeoko triatloia. Ezin dugu gehiago hartu, gero eta gehiagok emoten dute izena». Bermeokoa sprint distantziako triatloia izango da eta Euskal Herriko zirkuituaren baitan, lehenengo proba izango da. Aritzatxu triatloi taldekoek seigarrenez antolatu dute lasterketa aurten, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera. Lasterketa 16:00etan
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Gogotsu” ariko da beste behin be Urdaibai gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
2012. denboraldiari aurre egingo dion Urdaibai aurkeztu dute gaur eguerdian. Urtero egin legez, Eneperi jatetxean egin dute agerraldia. Juan Mari Etxaberen eskuetara lan egingo dute aurten taldeko arraunlariek. Agerraldian esan legez, «gogotsu» egingo diote aurre denboraldiari, eta iazko marka «berdinak edo hobeak» lortzea espero dituztela azaldu dute. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak «beren jokora begiratzeko» [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bermeo Uria narrazio txapelketako sariak banatu dituzte gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Bermeo Uria narrazio lehiaketak banatu ditu jada sariak eta Olaia Mujikaren, Adiran Casinaren, Leire Elezgarairen, Maria Fernandezen eta Leire Etxebarriaren narrazioak izendatu dituzte aurtengo onenak. Joan den barikuan, Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian banatu zituzten sariak eta irabazleak «pozik» jaso zuten izendapena. Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du urtero lehiaketa 8 eta 18 urte bitarteko [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 200 herritar inguru bildu dira diru laguntzen kontrola eskatzeko gunean duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi
Herritar talde batek deituta, diru laguntzen bidezko banaketa izateko eskaera egin eta laguntza horien kontrol handiagoa eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. 200 lagun inguru hurbildu ziren sare sozialen bitartez egindako deialdira. Udaletxe aurrean zuten hitzordua, ondoren herritik zehar manifestazioa egiteko. Bermeoko herritarrak «nekatuta» daudela azaldu dute talde horretako ordezkariek. Domekakoa bigarren protesta izan zen, halanda be, [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi pertsona atxilotu dituzte, drogak saltzea leporatuta gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
41 eta 46 urteko pertsona bi atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldeab Bermeon, drograk saltzea egotzita. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, zazpi kokaina poltsa atzeman diezkiete.
05:00ak aldera atxilotu dituzte, eztabaidan zeudela eta ertzainak haien etxera joaterakoan. Gizonezkoak emakumearen poltsan begiratzeko esan die ertzainei, eta han aurkitu dituzte zazpi kokaina poltsak.
-
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi pertsona atxilotu dituzte, drogak saltzea leporatuta gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
41 eta 46 urteko pertsona bi atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldeab Bermeon, drograk saltzea egotzita. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, zazpi kokaina poltsa atzeman diezkiete.
05:00ak aldera atxilotu dituzte, eztabaidan zeudela eta ertzainak haien etxera joaterakoan. Gizonezkoak emakumearen poltsan begiratzeko esan die ertzainei, eta han aurkitu dituzte zazpi kokaina poltsak. -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritarren partaidetzarekin landu gura dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Bermeoko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko aldi barriari ekingo dio. Aurton datozen bost urteetarako plangintza barria lantzen hasiko da eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Horretarako, lan-mahai desberdinak antolatu dituzte eta datozen egunetan hasiko dituzte bilerak. Euskara sailetik adierazi legez, «orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emondako aurrepausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Apirileko Feria antolatu du Txo Sevillak astebururako gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Sevilla (Andaluzia, Espainia) aldera jauzi bat egiteko aukera eskainiko du asteburuan, beste behin, Bermeoko Txo Sevilla taldeak. Izan be, Apirileko Feria antolatu du zapaturako eta domekarako. Urte guztietan egin bezala, aurten be, Sollubeko Cannon erretegiaren aurrean ipiniko dute karpa handi bat eta bertan eta inguruko zelaietan egingo dituzte bi egunetarako prestatu dituzten jarduerak. Bertara hurbiltzen direnak [...] -
Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bilbaoren eta Suarezen bertsoak dira aurtengo onenak gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Kristina Bilbao Hernandezek, lehenengo mailan, eta Luis Suarez Justinianok, bigarren mailan, egindako bertsoak izan dira aurtengo bertso paper lehiaketako onenak. Itsaso Urrestirena eta Xabier Santamariarena geratu dira bigarren postuan. Gaur eguerdien egin dute sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan. Bertso onenak egindako gazteei sariak banatzeaz gain, horiek botatzeko aukera be emon diote. Gainera, Antton Gorriño [...] - Gehiago kargatu

