Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi
Sarriegiren bakarkakoa:
GAIA: Alabarekin batera bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak hala esan dizu berriz: ”Asko falta da iristeko”.
Gerrikoa jarri eta / autoko sillan eseri / 700 kilometroan / so egin gabe ezeri. / Ama urruti daukazu / tamalez urrutiegi / bidaia hau beste behingo / poz txikia izan bedi. / Alaba asko falta den / galdetzen didazu neri / erantzunik eman gabe / ezin det gidatzen segi: / ”Kilometrotan ez asko / eta denboran gehiegi”.
Badakizu nahi orduko / ez zaigula aterako / barruan daukatelako / beste hamar urterako. / Telebistan entzun arren / holako eta halako / berak asko maite zaitu / orain eta betirako. / Nahiz ta gertatu den hainbat / kasu honen tankerako / bere musuan pentsatu / zuk esate baterako / ta indarra hartuko degu / beste hilabeterako.
Galdetu didazunetik / ia ohar zaitez hara / beste hogei kilometro / ere pasa dira jada. / Laister iritsiko gara / kartzela zahar horretara / bota iozu neri bota / ohi didazun begirada. / Baina ez daude urruti / gure poza ta algara / noizbait irtengo delako / gure herriko plazara / eta bera, zu ta hirurok / zoriontsu izango gara.