Berriketan

  • Kideak
  • Gaiak
  • Blogs
  • Honi buruz
  • Profile picture of Beñat Zamalloa Akizu

    Beñat Zamalloa Akizu posted an update in the group Group logoBertsolari Txapelketa Nagusia 2013 4 years, 4 months ago Ikusi

    Iturriagaren bakarkakoa:

    GAIA: Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira zure aitaren omenaldian.

    Zulo handiko galbahe / izan zen noizbaiten muga / han, hemen tiroa beti / eguneroko ohitura. / Behintzat hala oroitzen dut / ume nintzen garai hura. / Ordutik joan da odolik / ta errekan behera ura. / Aurten estraineko aldez / zer berezi bat lortu da / jende ezberdinan artean / ahula, baina lotura. / Badakit horrekin aita / ez da itzuliko mundura / baina neuk itzuli nahi dut / tokatzen zaidan lekura.

    Ta zeinek ez du presente / gure iragan bortitza? / Batzuk oraindik hor dela / zabaldu nahian dabiltza. / Soilik hau eska dezaket / denak daitezela mintza / sar bitez gela batean / ta neuk gordeko dut giltza. / Emaitza bat lortu behar da / hori da lehen baldintza / utzi poesiarako / zeru ertz ta zubigintza. / Orain diote gakoa / … dela elkarbizitza / ni neu konforme nengoke / errespetua balitza.

    Ez dakit zenbat arrazoi / hartu ditzaken saskiak / badakit gaur artekoak / izan dira garestiak. / Gaur hemen elkartu dira / ederrak eta piztiak / aldera batera utzita / elkarrekiko hozkia. / Utz ditzagun iraganak / diskurtsoak ta ostiak / biktimak, gora-gorakak / ta gerrako abestiak. / Aita gabe umezurtz naiz / dauzkat begiak bustiak / baina herri honek behar ditu / aita ta ama guztiak.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

 

Berriketan.info

We ♥ MediaBP

Skip to toolbar
    • WordPress.org
    • Documentation
    • Support Forums
    • Feedback
  • Log in
  • Register
Amaitu saioa