Azkoitiko Hitza @azkoitia ?

Aktibo duela 19 ordu, 33 minutu
  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Berria’ egunkariaren Ziztada kanpaina, larunbat honetan Azkoitian gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Kanpainaren berri emateko, Berria-ko eta HITZAko hainbat kide informazioa banatzen arituko dira bihar Azkoitian. 11:00etatik 13:00etara plazan izango dira, eskuorriak banatzen. Izan ere, Berrialagun bila dabil Berria egunkaria. Taldeak hainbat produktu ditu esku artean gaur egun: egunkaria bera, http://www.berria.info, Gipuzkoako Hitza , Urola Kostako Hitza , eskualdeko webguneak… Euskaraz informatzen jarraitzeko zailtasunak handitu egin dira krisi ekonomikoagatik eta sektorearen krisiagatik. Horregatik, Ziztada kanpaina [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 6 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko bertso jaialdia izango da bihar gauean gunean   duela 21 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Azkoitiko Udaberriko IV. Bertso Jaialdia izango da aurtengoan. Guztira sei bertsolarik hartuko dute parte bertan; Beñat Lizaso, Igor Elorza, Uxue Alberdi, Unai Gaztelumendi, Eneritz Artetxe eta Aitor Sarriegik, hain zuzen ere. Gai jartze lanetan, Silvia Etxaniz harituko da. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, eta Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango da. Sarrerak bertan egongo

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azkoitiko Herri Jaiak 2012 ospatuko da asteburuan gunean   duela 21 ordu, 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Azkoitiko Herri Jaiak 2012 ekimena ospatuko dute larunbatean eta igandean herri osoan zehar. Eusko Label, Euskal Okelak antolatu du eguna, eta larunbatean goizean goiz emango zaio hasiera festari. 09:00etarako, Basatxori Kantarien VII. Lehiaketa izango baita Trenbidearen Zumardian. Larunbaterako ez dute beste ekimenik prestatu, egunik indartsuena igandea izango da. Goiz osoan zehar Txalkor Txistulari Taldea [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Brigadan hiru langile berri hartuko ditu Udalak gunean   duela 1 egun, 1 ordu · Ikusi

    Udal brigada indartzeko asmoa du Udalak, herrian egin beharreko zenbait lan bere kargu hartu eta dirua aurrezteko xedearekin. Horretarako hiru langile gehiago hartuko ditu brigadarako: balio anitzeko hiru peoi, horietako bi makinistak. Lanaldi osorako lanpostuak izango dira eta kontratua aldi baterakoa, baina gutxienez bi urtekoa izatea aurreikusten da. Lan eskaintza maiatzaren 21ean (astelehenea) egingo da publiko [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Elkarteak kontaktuan jartzeko ere baliatu nahi dugu Gunea Eguna» gunean   duela 1 egun, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, Gunea Eguna antolatu du. Etzi izango da, Azkoitian. Euskal Herriko hainbat euskara elkarte izango da bertan, beren esperientzia kontatu eta gainontzekoena entzuteko. Horrez gain, festa girorik ez da faltako egun osoan. «Inguruko euskalzaleak» ere parte hartzera gonbidatu dituzte. Iker Martinez de Lagosek (1976, Bilbo), Topaguneko idazkariak antolaketa lanetan dihardu, eta [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute igandean gunean   duela 1 egun, 18 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Datorren igandean, Urretxu-Zumarragatik abiatuta, Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa antolatu dute Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetako mendietan zehar. Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatuko dira. Jende asko izango dela aurreikusita, 7:00etatik 7:30era bitartean, era mailakatuan aterako dira mendizaleak. Duela hamasei urte hil zen Iñaki Beitia. Aizpurutxokoa zen bera, «euskaltzalea eta mendizalea» antolatzaileek gogorarazi dutenez. Haren omenez [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Anaitasunak puntu bat eskuratzea aski izango du Hirugarren Mailara igotzeko gunean   duela 2 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Bergararen aurkako partida 0–1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago lider Erregionalen Ohorezko mailan. Tolosa dago bigarren sailkatuta, 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea daukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke, eta Anaitasunak galdu, bi taldeak puntu aldetik berdinduta gelditzeko [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ireki dute Kale Nagusia oinezko eta autoentzat gunean   duela 2 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Kale Nagusiko 10. zenbakiaren eraikineko lan garrantzitsuenak egin eta segurtasuna bermatu ostean, Kale Nagusia berriro ere irekiko da trafikoarentzat eta oinezkoentzat, udaltzaingotik jakitera eman dutenez. Bart iluntzean jarri dute irekita

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bizikletako BTT irteera antolatu du Anaitasuna MBk gunean   duela 2 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Datorren larunbaterako bizikletako BTT irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. San Donatora egingo dute irteera. Izena ematea nahi duenak, edo irteeraren inguruan informazioa jaso nahi duenak honako telefono zenbaki honetara deitu behar du: 652202467. Azkenengo eguna bihar dela jakinarazi dute mendi bazkunatik.

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasleei zuzenduta, Ekintzaileen Eguna izango da Urola Ikastolan bihar gunean   duela 2 egunak, 20 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Gaur goizerako Ekintzaileen Eguna antolatu dute Azkoitiko Urola Ikastolako aretoan. 10:45ean hasiko da eta 12:25 aldean amaitzea espero dute. Lanbide heziketako eta batxilergoko aurrenengo mailako ikasleei dago zuzenduta. Eusko Jaurlaritzaren Urratsbat programak kudeatzen du ekintzaile eguna, eta enpresa berri bat sortzeko ideia daukaten gazteei aholkularitza zerbitzua ematen diete bertan. Gaurkoan ikastetxeko zuzendarien agurra jasoko [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Gu ere bertsotan’ programako haurren erakustaldia izango da bihar gunean   duela 2 egunak, 22 ordu · Ikusi

    Floreaga  Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrak Gu ere bertsotan programan aritu dira ikasturtean zehar udaletxearen laguntzarekin. Ikasturte guztian landu dutena plazaratzeko helburuarekin, bihar arratsalderako erakustaldia prestatu dute, ikasturte amaiera dela eta. Baztartxon izango da, bihar, maiatzak 16, 18:30ean

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Madariagako zozketako zenbaki saritua 4.854 da gunean   duela 2 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Madariaga auzoko festetan, pasa den larunbatean, otarra bat zozketatu zuten eta 4.854 zenbakia izan da saritua. Saridun zenbakia daukanak, hilabete izango du otarra jasotzeko. Horretarako 605 77 30 60 zenbakira deitu beharko du. Epe horretan inor agertuko ez balitz, 3.914 zenbakiari emango zaio saria.

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lapurretak direla eta, horiek eragozteko eskuorria atera du Ertzaintzak gunean   duela 3 egunak, 19 ordu · Ikusi

    Azkoitiko Ertzain-Etxetik eskuorri bat atera berri dute, eskualdeko hainbat herritan lapurretak izan direla eta. Esan dutenez, zenbait etxetan lapurretak izan dira, batez ere, «etxe isolatuetan, baserrietan, adibidez». Eskuorrian, lapurretei aurre hartzeko ze neurri hartu behar diren azaltzen da, baita lapurretaren bat jasanez gero, zer egitea komeni den ere. Bertako mezu nagusia «denon artean galarazi dezakegu»

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Anaitasunari puntu bat falta zaio ligako lidergoa aseguratzeko gunean   duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Bergararen aurkako partida 0 – 1 irabazi zuen Anaitasuna Futbol Taldeak larunbatean, eta orain 67 punturekin dago. Tolosa dago bigaren sailkatuta 61 punturekin. Beraz, sei punturen aldea dukate, eta liga amaitzeko bi partida baino ez dira falta. Tolosak partida guztiak irabazi beharko lituzke eta Anaitasunak galdu, bi taldeak puntu aldetik berdinduta gelditzeko liga amaieran. Beraz,

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurrak dantzan eta zaharrak ikusmiran gunean   duela 4 egunak, 1 ordu · Ikusi

      Dantzari Txikien Eguna ospatu zen atzo Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibe Ikastolako Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azkoitiko 175 umek hartuko dute parte Dantzari Txiki Egunean, etzi gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia Dantzari Txikien XXXVIII. Eguna antolatu du Txalkor Txistulari Taldeak etzirako. Guztira 175 bat dantzari txiki ibiliko dira Azkoitiko kaleetan dantzan, eta 25 bat txistularik eta trikitilariek lagunduko dituzte festan. Goizean hasiko dute jaia, Julio Urkijo kalean. Handik kalejira eginez, plazaraino iritsiko dira. «Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako Kandiola dantza taldeek eta Bizkargi Musika Eskolako [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parrokian dago On Boscoren irudia jendeak ikus dezan gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia On Bosco, Salestarren fundatzailearen irudia eta erlikia Azkoitian dira. Irudia parrokian dago herritarrentzako ikusgai, eta plazan, berriz, Lehen hezkuntzako haurrentzako jolasak egon dira, Floreagan, berriz, Haur Hezkuntzakoentzako jolasak. Gero, agurtu egingo dute On Bosco, eta horretarako hainbat ekimen prestatu dituzte. 19:30ean, meza nagusia izango da, eta 20:15ean, bandarekin plazara joango dira. Han alkateak hitz [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Solidaritate pintxoak jarriko dituzte larunbatean gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia

    Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batzak antolatuta, elkartasun pintxoa eta bigarren eskuko solidaritate denda jarriko dute larunbat goizean plazan. Euro baten truke egongo dira pintxoak. Beningo Porto Novo Kaleko umeei laguntzeko ekimena izango da. Herriko hainbat harakin eta elkartek lagundu dutela eta, eskerrak eman nahi izan dizkiete antolatzaileek.

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Herio Heroi’ antzezlana izango da igandean Matadeixen gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia

    ‘Herio Heroi’ antzezlana izango da datorren igandean Matadeixen, 19:00etan hasita. Metrokoadroka taldeko kideen lana da hori, eta antolatzaileek herritar guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia

  • Gehiago kargatu