Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Gaurko berripaperean: ”Beste pertsona bat inputatu dute Barcinari tartak bota *izanagatik”
IZANAGATIK hori gaizki erabili da [berriz ere, tamalez]. IZANAGATIK horrek egitura kontzesiboa du, eta ”izan arren” edo ”nahiz eta izan” erran nahi du. Ez da, inondik inora, ”izateagatik” egiturarekin nahasi behar.
Beraz, argitaratu den esaldia erabat xelebrea da, ez baitu ez hanka eta ez buru: ”Beste pertsona bat inputatu dute Barcinari tartak bota izan arren”!!
Esaldi zuzena begi bistakoa da: ””Beste pertsona bat inputatu dute Barcinari tartak botatzeagatik”