Asier Azpilikueta @asierazpilikueta ?
Aktibo duela 2 aste-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Gaurko berripaperean, gaztelaniazko ”tren vasco-navarro” euskaraz ”euskal-nafar trena” eman dute. Belarrietan PIIIIIIIIIII ozen bat sentitu dut. Ez ote zegoen hori baino aterabide hoberik? Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro hori EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA da, adibidez.
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Gaurko berripaperean: ”Beste pertsona bat inputatu dute Barcinari tartak bota *izanagatik” IZANAGATIK hori gaizki erabili da . IZANAGATIK horrek egitura kontzesiboa du, eta ”izan arren” edo ”nahiz eta izan” erran nahi du. Ez da, inondik inora, ”izateagatik” egiturarekin nahasi behar. Beraz, argitaratu den esaldia erabat xelebrea da, ez baitu ez hanka eta ez buru: ”Beste [...]
-
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 hilabete · Ikusi
Enplegu emaitza ”onenak” dituzten ”Espainiako” lurralde hauetako sindikatuak izan dira greba orokorra deitzen lehenak (berriz). Zein anestesia mota erabiltzen dute ”Espainiako” bertze lurraldeetan?
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute sindikatu abertzaleek ELAk, LABek, ESK—k, EILASek, EHNEk eta Hiruk egin dute deia, Hego Euskal Herrirako. 2009tik orain arte hiru lanuzte orokor egin dituzte. · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi
Tira, neuk ere egin dut ekarpentxoa. Halakoak egin behar izatetik libratuko gara inoiz?!
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: "Mugen gainetik, euskarazko irakaskuntza eskaintzen jarraitu nahi dugu" Elurra eta hotza izan ziren protagonista igandeko Ibaialde ikastolaren aldeko bestan. Joan zirenen berotasuna eskertu du Ana Mendizabalek; ate—joka jarraituko dutela dio, eusteko. · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi
”Gaurko BERRIAn, Euskal Herriko tenperatura baxuenei buruzko sailkapena zetorren. Nire ustez, zerrenda horretan falta da termometroak Erremendian 2005ko martxoaren 22an markatu zuena: -24,8 gradu!!! Ondoko loturan duzue erregistro horren fidagarritasuna ziurtatzen duen artikulua, Nafarroako Gobernuak egina: http://meteo.navarra.es/_data/articulos/2005-03-22.pdf”
Honi erantzunez: - Garikoitz Goikoetxea-(e)k eguneraketa bat bidali du: Eguraldia. Oraintxeko tenperatura hotzenak, Nafarroakoak: Arangoiti (-12,8ºC; sentsazioa -26ºC), Erremendia (-10,9ºC; sentsazioa -18ºC), Gorramendi (-10,5ºC; sentsazioa -20ºC), Aralar (-9,2ºC; sentsazioa -19). · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi
Gaurko BERRIAn, Euskal Herriko tenperatura baxuenei buruzko sailkapena zetorren. Nire ustez, zerrenda horretan falta da termometroak Erremendian 2005ko martxoaren 22an markatu zuena: -24,8 gradu!!! Ondoko loturan duzue erregistro horren fidagarritasuna ziurtatzen duen artikulua, Nafarroako Gobernuak egina:
Array-03-22.pdf
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 4 hilabete, 1 aste · Ikusi
Bilbon egoterik izan ez dugunondako, kolosala izan da Hamaika telebistan segitu ahal izatea! Aupa zuek!
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 6 hilabete, 2 aste · Ikusi
Gaurko BERRIAk, 28. orrialdean, Euskadi Irratiaren orrialde osoko iragarkia dakar, koloretan, ”Entzun. Ikutu” dioena. Eskertzekoa da iragarlearen ahalegina; baina, era berean, eskertzekoa litzateke publizistak hiztegia UKITU eta erabiltzea.
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 7 hilabete · Ikusi
Normalean, Iruñeko tren geltokiaren bozgoragailuaren hotsak sartzen zaizkigu etxeko leihoetatik. Gaur, orain, jendetzaren zalaparta entzuten ari gara. Dirudienez, Nafarroako tren zerbitzu eskaintza urria baino urriagoa gaur eraginkorra baino eraginkorragoa izaten ari da Tafallako NAFARROA OINEZ dela eta!!
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 7 hilabete, 1 aste · Ikusi
HIRI KONDAIRA BIRZIKLATUAK
Iruñerriko Mankomunitatekoek hagitz erabaki zentzudunak hartu ohi dituzte. Homer Simpson banintz, hemen erranen nuke ironiaz ari naizela. Baina ez naiz Homer. Ez. (…)
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 10 hilabete, 2 aste · Ikusi
ZAHARTZEN HASIA NAIZ! Jada ez baititut jasaten Iruñeko ”Alde Zaharra komun handitzat” hartzen dutenak (Edurne Elizondok gaurko zutabean primeran azaldu bezala). Atzo ia liskarretan hasi nintzen gure lokaleko kristalaren kontra txiza egiten ari zen ergel batekin. Inguruan bertze 5-6 ergel zituen eta, ni bakarrik nengoenez, prudentziak alde egiteko erran zidan. Baina, egindako ostia txarrez, atzoko [...]
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 10 hilabete, 4 aste · Ikusi
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko agintari txit agurgarriek irakaskuntzan bete beharreko lanpostuen zerrenda argitaratu dute gaur eguerdian (langileak kalean protestaka ari ziren bitartean). AIZTURRAK SARTU DITUZTE, EDERKI SARTU ERE!! IRAKASLE ASKO ETA ASKO KALEAN GELDITUKO DIRA!!!
Hona deialdia: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/4057/Actos-Publicos-de-adjudicacion-de-destinos-de-docentes-de-Ensenanzas-Medias-Curso-2011-2012 #resultados
-
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 11 hilabete, 2 aste · Ikusi
Nik ez dakit nork erranen zuen hori, baina niri datu esanguratsua iruditzen zaidak, bai. Arras!
Honi erantzunez: - Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du: Atzo berrehunen bat lagun izan ziren Kursaalean Bilduren aurkezpen-ekitaldi sozialean, eta lau baino ez ziren gorbatadunak. Horra hor batzuek atera duten datu esanguratsua… · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 11 hilabete, 3 aste · Ikusi
Politikarien pribilejioak kenduz dirua aurrezteko hainbat neurri jasotzen dituen mezu bat jaso dut posta elektronikoan (badakizue, alde batetik bertzera ibiltzen diren horietakoa). Ustez, azken asteetako mugimenduaren neurriak jasotzen ditu mezuak. Baina, halako batean, neurri hauxe irakurri dut: ”LOS EXTRANJEROS QUE DELINCAN SE DEBEN EXTRADITAR A SU PAÍS” (Delitua egiten duten atzerritarrak haien herrietara estraditatu behar [...]
-
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
Eta bere hitza patata frijituekin janen du? Batere lotsarik gabe? (ezjakintasunetik galdetzen dut)
Honi erantzunez: - mikel peruarena-(e)k eguneraketa bat bidali du: Berriro ere egongo da politika sinesgarritasun krisian. Odon Elorzak ez omen zion alkatetza lehiatuko zerrenda bozkatuenari: http://ttiki.com/28245. Gaur, ”hausnartzen” hasi da, udala Bilduren eskuetan uztea egoki ote den…http://ttiki.com/28246 · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
Plazetako mugimendua hasi zenetik, lehenbiziko aldiz gerturatu naiz gaur Iruñekora. Jende gutxi zegoen, eta, espero bezala, arrotz sentitu naiz, pankartetan gaztelaniaren nagusitasuna ikusita. Nolanahi ere, eskakizunen manifestua sinatzeko asmoz bildu naiz mahaira (eskatzen dituzten orokortasunak sinatzeko modukoak baitira), baina sinaduren orria euskaraz ez zegoenez ez dut sinatu. Mahaikoak erran dit agiri guztiak euskaratzen ari direla, [...]
-
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
PPkoek ele bitan bidali zituzten sobreak etxeetara (neurera, bai, bederen).
Honi erantzunez: - Gaizka Aranguren-(e)k eguneraketa bat bidali du: HAUTESKUNDE MAHAITIK Boto batzuen norabidea sobrean antzeman daiteke. Etxetik datozenak sobrea espainol hutsez… UPN edo PP. · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
Tira, gutxienez baduzu zerekin entretenitu. Eutsi!
Honi erantzunez: - Gaizka Aranguren -(e)k eguneraketa bat bidali du: HAUTESKUNDE MAHAITIK Egun on. Egun osoa kontu-kontari izanen gaituzue hemendik. ”Lehendakari” lanak egin beharko ditut eta horren lekukotza emanen. 01-04 Mahaia osatu dugu Iruñeko Alde Zaharreko Hizkuntz Eskolan. Ez da ikuskatzailerik agertu. Mahaiko hirurak egonen gara bakarrik. BILDU eta SAIN hautes-zerrenden boto-paperei buruzko iruzkin batzuk daude dokumentazioan. Irakurri ondoren erranen [...] · Ikusi -
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
Hor barna irakurri dut Madrilgo Sol plazan bildutako askok ”Kanpora, kanpora!” oihukatu dutela neska batzuek ”Iraultza feminista izanen da” dioen pankarta zintzilikatzen saiatu direlarik. Ufa!
-
Asier Azpilikueta-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 12 hilabete · Ikusi
Hor barna irakurri dut Madrilgo Sol plazako batzarrean bildutakoek eskatzen dituzten dozenaka gauzen artean hauteskunde arauak aldatzea dela garrantzitsuenetakoa; eta, horien barnean: zerrendak irekiak izatea, HAUTESKUNDE BARRUTI BAKARRA izatea , eta kongresuko eserlekuak boto kopuruaren arabera banatzea . Ez dakit ba, baina horri guztiari darion ZENTRALISMOA ez zait iruditzen munduko gauzarik aurrerakoiena. Pentsatzen dut Bartzelonan [...]
- Gehiago kargatu

