Ane Olaizola @aneolaizola ?

Aktibo duela 1 urte, 5 hilabete
"Datorren larunbatean, hilaren 4ean, Tricicle taldeak zuzenduta, ‘%100 Tricicle’ antzezlana izango da ikusgai Azkoitiko Baztartxo aretoan, 22:00etan. http://www.youtube.com/watch?v=sfA7BGK9DPk" · Ikusi
  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 2 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakinak eta olioa birziklatzeko kanpaina hasi du Urola Erdiko Mankomunitateak gunean   duela 19 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, eta beirazko eta brik ontzi hondakinak eta erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakinak eta olioa birziklatzeko kanpaina hasi du Urola Erdiko Mankomunitateak gunean   duela 19 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, eta beirazko eta brik ontzi hondakinak eta erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nika Lertxundi: «Getariak mundu osoan bira eman ahalko du aurrerantzean» gunean   duela 1 egun, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Getariarrek suziak botaz ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. «Orain ordenagailuko saguarekin ezagutu dezakete erabiltzaileek Getariako arratoia». Hala esan du Nika Lertxundik, Getariako alkateak. «Elkano Getariako semea izan da; honek munduari bira eman zion, eta orain Getariak ere mundu osoan bira emateko aukera izango du». Getariarrek pozez gainezka hartu dute herritarren [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ubeguneko bidegorriak auzotarren «segurtasuna» bermatuko du gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Aiako Udalak bidegorria eraikiko du Aiako Ubegun auzoan, bertako bizilagunek bizikletan nahiz oinez dabiltzanean izan ditzaketen «arriskuak» saihesteko. 700 metro inguruko bidea eraikiko dute, trenbide zaharra aprobetxatuz. Aia eta Orioko tren geltoki parean hasiko da bidegorria, eta Ubeguneko industrigune aurrean dauden etxebizitzetaraino iritsiko da. Hain zuzen, Muskienea etxeraino egingo dute bidea. Aiako Udalak 100.000 [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nekazarien zaindari, auzotarren gozagarri gunean   duela 2 egunak, 3 ordu · Ikusi

    Koadro txikia San Isidro nekazarien patroia izanik, eskualdeko zenbait landa auzotan egun berezia izan zuten atzo. Getariako Meaga auzoan, Azpeitiko Aratz Errekan eta Errezilgo Erdoiztan ospakizun ugari izan dituzte azken egunetan, eta atzokoan eman zieten amaiera festei. San Isidro eguna izanik, guztietan ekitaldi erlijiosoak izan ziren lehenedabizi. Meagan, esaterako, dozenaka lagun  izan ziren auzoko ermitako mezan, [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Plater tiraketan guztia norberaren esku dago» gunean   duela 3 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Antxon Agirrezabalaga (Aia, 1983) Euskadiko Plater Tiraketa Kopako txapelduna da, eta Espainiako Txapelketan bigarren postuan geratu da, taldeka egin duen saioan. Duela lau urte hasi zen plater tiraketan, eta lehenengo mailara igotzea du helburu. Zer moduzko saioa egin duzu Euskadiko Kopan? Hirugarren mailan geratu naiz txapeldun; sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postua lortu dut. Arraten (Gipuzkoan) [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Benito Lertxundik disko «onirikoa» eta «sosegatua» kaleratu du gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia «Inoiz baino gehiago sentitu naiz abestien adiskide». Benito Lertxundiri (Orio, 1942) disko berriko abestiak «modu naturalean» atera zaizkio. «Bat-batean hasi nintzen abestiak sortzen. Ez dut borrokarik egin beharrik izan; ez naiz ezeren bila joan, eta ez nuen bihurrikeriarik egiteko, ez gogo ezta asmorik ere. Abestiei eskua ematen utzi diet». Horren emaitza da Oroimenaren oraina , Lertxundiren [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erabilera anitzerako aretoa baliatu ahal izango dute oriotarrek eta elkarteek gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Orioko Udalak erabilera anitzerako lokal bat sortu du, Salatxo Plaza berriaren azpian. Oraindik guztiz amaitu gabe dago aretoa, altzariak jartzea falta delako. Baina udalak adierazi duenez, hornitze lanak egin dituzte dagoeneko. Beñat Solaberrieta Orioko alkateak adierazi du gela publikoaren funtzionamendu zehatza oraindik zehaztu gabe dutela, baina herriko elkarteek, taldeek eta herritarrek erabili ahal izango dutela

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du 38 postu jarriko dituzte igandean Artisautza Azokan gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen dute Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du. Urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hemezortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka aurten. Oriotarren nahiz inguruko

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Umeek gorriz jantzi dute Zumaia, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunean gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Gipuzkoako Bertso Eskolen VIII. Egunean 300 haur elkartu dira  Zumaian. Herenegun ospatu zuten ekimena, eta goizean goizetik kolore gorria nagusitu zen herriko txokoetan, bertaratu ziren guztiek kolore horretako elastikoak baitzituzten jantzita; gainera, aurtengoan, herriaren izaerara hurbilduz, umeek olagarro baten irudia izan dute soinean, eta animalia horixe irudikatu dute kalean ateratako argazkietan. Antolatzaileen esanetan, lehenengo [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ostiralera arte eman daiteke izena Asentzio azokan parte hartzeko gunean   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

    Maiatzaren 20an Asentzio Azoka ospatuko dute Aian, eta udalak dei egin die baserritar ekoizleei bertan parte hartu dezaten. Horretarako ostiarala baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Hala, Aiako Udalak lekua gordeko diete azokan parte hartuko duten baserritar eta nekazariei. Era berean, animaliak eramateko asmoa dutenek horien identifikazio edo ustiapen zenbakiak aurkeztu beharko dituzte. Halaber,

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute hirurehun haurrek, etzi gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Koadro txikia Gipuzkoako Bertso Eskolen VIII. Egunak Zumaian izango du hitzordua aurten, eta herrialde osoko 300 haur eta gaztetxo elkartuko dira igandean, «harremanak sendotzeko» eta elkar ezagutzeko asmoz. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du etzirako. 10:30ean Zumaiako plazan elkartuko dira bertsolari guztiak; 10:45ean, berriz, kaleetan zehar lip dub bat grabatuko dute. Eguraldi txarra eginez [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nafarroako historia izango dute hizpide maiatzean gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Nabarralde taldeak Nafarroaren historiaren inguruko hitzaldia zikloa eskainiko du maiatzeko lau asteetan. Nafarroa bizirik Orion taldeak antolatu du ekimena, 1512-2012 Nafarroa bizirik ekimenaren baitan. Izan ere, Nafarroako Erresumaren konkista hasi zuteneko 500. urteurrena da aurten, eta Nabarralde taldea herriz herri ari da konkistaren eta haren ondorioak plazaratzen. Historiaren inguruko lau adituk eskainiko dituzte hitzaldiak, eta [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Hondakinak egoki kudeatzeko bideak» aztertzen ari da Bildu gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Getariako Udal Gobernuak zaborren kudeaketaren inguruko «kezka» azaldu du, eta «hondakinak ahal den modu egokienean kudeatzeko ereduak eta askotariko bideak» aztertzen ari dela jakinarazi du. Bilduren arabera, azken hiru urteetan hondakinen %25 birziklatzen dute getariarrek; 209.000 euroko kostua da hori Getariako Udalarentzat. «Ahalik eta birziklatze tasa handiena lortzea izango da arazoari irtenbidea emateko giltza nagusia;

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur banatuko dituzte literatur lehiaketako sariak gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Getariako XI. Literatur Lehiaketara aurkeztu dituzten lanen saridunak jakinarazi diru epaimahaiak; guztira zazpi olerki eta 119 ipuin aurkeztu dira, eta, epaimahaiak mailaz maila saritu ditu lanak; saridunek gaur jasoko dituzte sariak, udaletxeko udal aretoan egingo duten ekitaldian; 18:30ean hasiko da saioa. Hamasei urtetik gorako arloan, Ainhoa Arruabarrenak jasoko du saria, Itsasoa ikustera narrazioarengatik. Hamalau eta

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Ingurumena eta osasunerako eskubidea ez dira aukerazkoak» gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kide Ainhoa Arrozpidek (Usurbil, Gipuzkoa, 1973) Zero Zabor filosofiaren eta atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30ean, Orioko kultur etxean. Orio Zero Zabor taldea sortu berri dute, eta hark antolatu du ekimena,. Zarauzko Urtetako zabortegira joango dira, hondakinen prozesua bertatik bertara ezagutzera; 09:30ean abiatuko dira, herriko plazatik. Zer azalduko duzue [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oiana Blanco judoka oriotarra Europako Txapelketatik kanpo geratu da gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Koadro txikia Oiana Blanco judokak ezin izan du Europako Txapelketako lehenengo kanporaketan aurrera egin, eta txapelketatik kanpo geratu da oriotarra. Atzo hasi zenJudoko Europako Txapelketa, Chelyabinsken, Errusian, eta Hormigo judoka portugaldarraren aurka jokatu zuen saioa galdu egin zuen Blancok. Ondorioz, ezin izan du udan Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetara taldeburu sailkatu, baina bertan lehiatzeko txartela ziurtatuta [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hizkuntz politika bateratua adostu dute udal elkarteko kideentzat gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Koadro txikia Urola Kostako Udal Elkarteak eta horren baitako udalek hizkuntz politika bateratua adostu dute, euskara udaletako eta Urola Kostako Udal Elkarteko «lehen hizkuntza» izan dadin. Getaria, Orio eta Zumaiako udaletan eta Urola Kostako Udal Elkartean martxan da dagoeneko plana. Hala, elkarrekin jardungo dute udalok «euskararen normalizazioa helburu», lanean. Politika bateratua, ordea, egitasmoaren lehenengo pausoa dela [...]

  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udako lanpostuetarako azterketak egingo dituzte larunbatean gunean   duela 3 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Orioko Udalak 11 langile hartuko ditu udan, kapineko zaindari, garbitzaile eta kabinen garbitzaile lanetan eta udaltzain laguntzaile postuak betetzeko, eta horretarako azterketak egingo dituzte etzi, Orioko kultur etxean, 09:00etan. Aurten, 115 lagunek egingo dute larunbateko froga, aurreko urtean baino 39 gehiagok, hain zuzen ere. Kanpinean zaindari aritzeko lau lanpostu eskainiko ditu udalak, eta 86 [...]

  • Gehiago kargatu