Alberto Frias bozeramaileak uste du "botere politikoak botere ekonomikoari men" egin diola, eta kritika egin die alderdi politikoei, zentrala ixteko eskatzen dutelako baina, aldi berean, haren jabeetako bat den Iberdrolarekin "harreman estua" dutelako. […]
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT eta LNK sindikatuak, datorren ostegunean greba orokorrera deitu duten eragile sozialekin batera, Eibarren izan dira gaur gutun soziala sortzeko lehen batzarrean. Gutuna sortzeko arrazoiez eztabaidatu dute. […]
Gutxi zabaldu den teknika alternatiboa da hareazko animazioa. Argi-ilunekin jolastuz irudiak sortzean datza, eta zuzeneko emanaldiak edo filmak egin daitezke. Oraingoz ez ditu erakarri Euskal Herriko artista asko. […]
Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute 30 bat pertsonak Moyua plazan Askapenak deituta, preso politikoen egunean. Sahararrek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu, eta presoak berehala askatzeko eskatu dute. […]