Amaia Portugal-(e)k eguneraketa bat bidali du: 8 months, 1 week ago Ikusi
Informazio gehiago aurtengo medikuntzako Nobel saridunei buruz. John B. Gurdonen (1962) eta Shinya Yamanakaren (2006) artikuluek erakutsi dute dagoeneko espezializatuta dauden zelula helduak atzera heldugabe izateko birprogramatu daitezkeela, gorputzeko edozer ehunera egokitu eta bertan garatu ahal izateko. Nobeleko epaimahaikideek argi esan dute oinarrizko zientzia dela Gurdonek eta Yamanakak garatutakoa, goizegi dela medikuntza-aplikazioez hitz egiteko. Hala ere, etorkizunera begira, modu “naturalean” eskuratzen oso zailak diren zelula batzuk, neuralak kasu, laborategian garatzeko aukera eman dezake birprogramazioak, eta hartara gaitz eta terapia neurologikoak aztertzeko bide berriak zabaldu, adibidez.