'Aire garbiak bira nazan' lelopean, ekimen berrira aurkeztu dute gaur. Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena elementuak islatuko dituen haize errota erraldoia irudikatuko dute. […]
Miarritzek denboraldia salbatzeko aukera du gaur Challenge Kopa irabazi eta Heineken Kopako txartela eskuratuz (Twickenham Stoop estadioa, 21:00). Toulonek bere izarrak zelairatuko ditu, eta bera izanen da faboritoa. […]
Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian adierazi dute epai bakarra "guztion absoluzioa" dela, eta zintzilik dauden epaiketa politiko guztiak bertan behera uzteko eskaera egin dute. Atzo amaitu zen epaiketa: Fiskalak zigor eskaerak jaitsi zituen, eta defentsak absoluzioa eskatu zuen. […]
'Oroimenaren oraina' diskoa aurkeztu behar zuen, baina afonia duela eta, atzeratu egin dira emanaldiak. Bilbokoa gaur egitekoa zuen, eta ekainaren 4ra atzeratu dute. Bihar Donostian jo behar zuen, eta ekainaren 17an izango da azkenean. […]