-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean duela 12 ordu, 41 minutu · Ikusi
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alegiak Herriarteko kanporaketari buelta eman nahi dio gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Alegia Herriarteko pilota txapelketa aurrera doa, eta igandean, Alegiako pilotarien txanda izango da. Urretxuko pilotariak hartuko dituzte etxean. Elordi pilotalekuan jokatuko dituzte hiru pilota partidak 11:00etan hasita. Pasa den astean, Urretxun jokatu zuten, eta hiru partidetatik bat irabazi zuten alegiarrek. Herriarteko txapelketan aurrera egin nahi badute behintzat, igandean, kanporaketari buelta ematen ahalegindu beharko dira. Partida
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Transvulcania proban Iker Karrerak bosgarren postua lortu du gunean duela 3 egunak, 6 ordu · Ikusi
Larunbatean izan zen Transvulcania proba La Palman (Espainia), eta Iker Karrera amezketarra bosgarren postuan sartu zen, 7 ordu 38 minutu eta 59 segundoko denbora eginez. Dakota Jones izan zen irabazlea 6:58:44ko denbora eginez, eta atzetik Andy Symonds sailkatu zen 7:00:35an. Kilian Jornet izan zen hirugarrena,7:09:54an iritsiz.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria eta Palestina, gertuago gunean duela 5 egunak, 18 ordu · Ikusi
Alegiarrek jai eguna izan dute gaur. Euskal Herria- Palestina Elkartasun Eguna izan dute herrian, eta goizetik ekitaldi ugari izan dituzte. Lehenik eta behin, olibondoak landatu dituzte, eta harrera ekitaldia eta gero, bazkaria ere egin dute. Dantzari txikien txanda arratsaldean izan da, eta urduri bazeuden ere dantza saio bikaina eskaini dute. 21:00etan zahagi ardoa egingo dute,
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haur eskolan izena emateko aukera dago gunean duela 2 aste · Ikusi
Amezketako Haurreskolan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emateko epea zabalik dago. Azken eguna, hilaren 11, ostirala, izango da. Interesa dutenek eskaera haur eskolan bertan egin beharko dute.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Porrotx eta Largabista Mariren Zuhaiztian, igandean gunean duela 2 aste · Ikusi
Porrotx eta Largabista pailazoak Larraitzen ikusteko aukera izango da. Mariren Zuhaiztia zuhaitz parkean ibiliko dira, igandean, hilak 6, 11:00etatik 12:00etara. Bertaratzen direnek, pailazoak zuhaitzetik zuhaitzera jolasean ikusteko aukera izango dute, eta beraiekin ibiltzekoa ere bai. 12:00etan, berriz, Hazi eta Hezi aldizkaria aurkeztuko dute, bertan. Hiruhilabetekari berriak heziketarako tresna baliotsua ez ezik, euskal eredu propio berri
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Konpostagailuari buruzko ikastaroa herrian egin ahalko da gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Hondakinen gaian «beste pauso bat emateko garaia» iritsi dela esan du Bidegoiango Udalak, hau da, «konpostagailua jartzearena». Horretarako, Urola Erdiko Mankomunitateak ikastaro bat antolatu du, herritarrek beraien etxean konpostagailua nola erabili erakusteko. 50 herritarrek izena emanez gero, ikastaroa herrian bertan egiteko aukera dagoela jakinarazi du udalak. Ikastaroa dohakoa da eta bertan parte hartzeagatik, konpostagailua oparituko
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Give up Tomorrow’ filmak lortu du Giza Eskubideen Zinemaldiko Ikusleen Saria gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Michael Collins zuzendariaren Give Up Tomorrow film estatubatuarrak lortu du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Ikusleen Saria. Give Up Tomorrow hilketa kasu baten kronika eta ustelkeriazko sistema baten erretratua da. Alegiar jatorriko Paco Larrañaga da filmeko protagonista, eta poliziaren ikerketa bat eta epaiketa bat kontatzen dizkigu, zirku mediatiko baten erdian. Familia drama bat ere bada, [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zero zabor taldea osatzeko bilera, bihar gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Hondakinen arazoaz jabetuta, gaiari helduko dion taldea osatu nahi dute, Ikaztegietan. Hemendik aurrera hondakinen gaia jorratuko duen taldea osatu nahi dute, eta horretarako lehen bilera, bihar, hilak 26, 20:00etan egingo dute. Gaiaren inguruan interesa eta kezka duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, elkarlanean lan egitera animatuz. Beste hainbat herrirekin batera, Ikaztegieta ere zero zabor herri
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar, ez ohiko osoko bilkura egingo dute gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Bihar, hilak 26, 20:30ean ez ohiko osoko bilkura egingo dute, Amezketan. Interesa duen herritarrek parte hartzeko aukera dute udaletxeko pleno aretora joanda. Lehenik eta behin, 2012ko martxoaren 15ean eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartuko dute. Jarraian, alkatetzaren ebazpenen berri emango dute. Hirugarren puntuan, 2011. urteko Kontu Orokorrak eta Ondasunen Inbentarioen berrikuntza egingo dute. Laugarren puntuan,
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gurasoak ipuin kontalari gunean duela 3 aste, 3 egunak · Ikusi
Alegiako San Juan eskolan liburuaren eguna ospatu zuten astelehenean. Haur hezkuntzan irakurketa bereziak egin zituzten. Kasu honetan ipuinak irakurri zituztenak gurasoak izan ziren. Aldez aurretik izena eman zuten gurasoak eskolara joan ziren; arabieraz, gaztelaniaz eta euskaraz irakurri zituzten hainbat ipuin. «Oso gustura egon ziren ikasleak», adierazi dute eskolatik.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Batzordeen bilera izango da, astelehenean, Amezketako udaletxean gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Hirigintza, kultura, ekonomi-kontu berezien eta ingurumena batzordeen bilera egingo dute datorren astelehenean, hilaren 23an, 20:30etik aurrera, Amezketako udaletxeko batzar aretoan.
Bertan, besteak beste, ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzen duen udal ordenantzaren eta osasun publikoari buruzko mozioaren berri emango dute. -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaztelekua definitzeko, prozesu parte hartzailea gunean duela 4 aste, 1 egun · Ikusi
Amezketako Udalak gaztelekua bezalako nerabeentzako zerbitzua definitu eta martxan jarri ahal izateko prozesu parte-hartzailea martxan jarriko du. Horretarako, 12 eta 17 urte bitarteko herriko gazteek zerbitzu horren inguruko iritziak eta iradokizunak eman ahalko dituzte. Hain zuzen ere, etzi hasiko da prozesua, arratsaderako deitu duten bileran. Udaletik diotenez, parte hartze prozesuan adostutakoa errespetatuko da. Parte hartzen
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pello Zabala amezketarrak Berriako irakurleen galderak erantzun ditu gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Pello Zabala, Fraide frantziskotarraZaila da Pello Zabala hitz bakar batekin definitzea. Eguraldian aditua, idazlea, blogaria…BERRIAko administrazio kontseiluko kidea ere izan zen. Gaur goizean, Berrian izan da irakurleen galderak erantzuten.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herrira mugimenduaren aurkezpena egin dute Alegian gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Herrira mugimenduaren aurkezpena egin dute Alegian. Hasieran txalapartariek eta bertsolari batek girotu dute aurkezpena. Ondoren, bideo bat ikusi dute, udaletxeko areto nagusian, Herriraren aurkezpena egiteko, eta bertan 30 pertsona inguru izan dira. Mugimenduaren aurkezpena egiteaz gain, aurrerantzean ere “euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan aktibatzeko” deia egin zaie. “Urteetako lanaren ondorioz euskal preso eta iheslarien
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herrira mugimenduaren aurkezpena egin dute Alegian gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Herrira mugimenduaren aurkezpena egin dute Alegian. Hasieran txalapartariek eta bertsolari batek girotu dute aurkezpena. Ondoren, bideo bat ikusi dute, udaletxeko areto nagusian, Herriraren aurkezpena egiteko, eta bertan 30 pertsona inguru izan dira. Mugimenduaren aurkezpena egiteaz gain, aurrerantzean ere “euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan aktibatzeko” deia egin zaie. “Urteetako lanaren ondorioz euskal preso eta iheslarien [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pausoak herrigunerik altuenean gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Bidania eta Goiatz. Eta, euren arteko batuketaren emaitza, Bidegoian. Bitxia da, izan ere, horrelakoetan bi herrien izena hartu ohi da. Beraz, Bidania-Goiatz izatea ez litzateke arraroa izango. Baina, 1964an bi herriok elkartu zirenean, euren agintariek izen berria behar zuela izan erabaki zuten. Deigarria da izena, bi herrien izenen batzetik sortua dirudielako, eta aldi berean, adiera
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Citadelleseko traila irabazita hasi du denboraldia Iker Karrerak gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Udaberria hastearekin batera hasi dira loratzen iraupen luzeko trailak. Denboraldiko lehenengo lasterketetako bat jokatu zen asteburuan: Citadelleseko traila (Frantzia). Distantzian, 73 kilometroko ibilbidea izan zuten korrikalariek, eta 3.200 metroko goranzko metatua. Euskal Herritik joandako lasterkariek lan dotorea egin zuten: Iker Karrerak, iaz bezala, berriz ere irabazi zuen. Lasterketaren berezko gogortasuna areagotu egin zuen eguraldiak: euria
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alegiako Eskolan ipuin kontalari bila ari dira gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Hilaren 23an, Liburuaren eguna ospatuko dute eskolan. Eskolatik pasatako ikasleak, gurasoak edota herritarrak ipuin kontalari bihurtu nahi dituzte. Egunean bertan haurrei ipuin bat kontatzea edo irakurtzea da helburua. Ekintza polita izan daiteke, eta prest egonez gero, eskolako 943 65 32 37 telefono zenbakira deitu edo eskolatik pasa beharko da.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Martinez Oliver: «Olaberriak ez du bere potentzial guztia ematen» gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Leire Olaberriak zortzigarren egin zuen Melbournen (Australia) jokatu berri den mundu mailako pistako txapelketako omnium proban, 62 punturekin. Scratch mailako lasterketa, hala ere, irabazi egin zuen txapelketako bigarren egunean. Entrenamenduetan ondo Espainiako txirrindularitza hautatzailea, Juan Martinez Oliver, kezkatuta agertu da emaitzarekin, izan ere, entrenamenduetan oso ondo aritzen da, «inoizko emaitzarik onenekin», baina ondoren, probetan, «ez [...]
- Gehiago kargatu

