maria gonzález gorosarri @albistetan ?
Aktibo duela 4 egunak, 4 ordu-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 4 egunak, 4 ordu · Ikusi
Blogean: euskarazko komunikazioak emakumeak baztertzen ditu ala euskal gizartea islatzen du?
http://albistetan.blogspot.com.es/2012/05/komunikazioaren-generoa.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste · Ikusi
Kazetaritza hizkera berria: The Boston Globe-k prentsa idatziaren ”atzo”, ”gaur” eta ”bihar” berbak baztertu ditu. Hemendik aurrera, egutegiko eguna aipatuko du: http://www.niemanlab.org/2012/05/yesterday-the-boston-globe-ended-all-your-tomorrows/
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Blogean: bi bertsio emateak ez du egia osatzen. Gernikako bonbardaketaren trataera informatiboa.
http://albistetan.blogspot.com.es/2012/04/bi-bertsio-emateak-ez-du-egia-osatzen.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Izen ofiziala ”Kolegioa” dauka, ezta? :O
Honi erantzunez: - Urtzi Urkizu-(e)k eguneraketa bat bidali du: Kazetarien Euskal Elkargoa sortzeko PSEk, PPk, IUk eta UPDk egindako lege-proposamena aintzat hartu du Eusko Legebiltzarrak. EAJ eta EA abstenitu egin dira eta Aralarrek kontra bozkatu du. Berriako kazetariek ez dute Elkargo horretan parte hartzeko proposamenik jaso. · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
Blogean, bonbardaketaren ondorengoak gogoratzeko 75 urte behar izan ditugu. Historiari justizia zor diogu:
http://albistetan.blogspot.com.es/2012/04/lurperatutako-oroimenaren-bila.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Blogean, neutraltasuna ez da kazetaritza balioa. Adibidez, Mingote marrazkilari espainiarraren trataera aseptikoak ez du egiaren berri eman.
http://albistetan.blogspot.com.es/2012/04/neutraltasuna-ez-da-kazetaritza-balioa.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Ez dut ezagutzen sexu erasorik jasan ez duen emakumerik. Hala ere, histerikoak ei gara, etengabe kexatzen gabiltzalako (http://gentedigital.es/comunidad/anderiza/2011/12/20/son-unas-histericas/).
Dena den, kontatzeak Jose Luis Pujana Bilboko abadearen jokabide soziala argitzen du (http://www.blogak.com/noizbehinkakoak/). Horrela, datorren urteko urteurrena elkartasun olatuarena izango da. -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Blogean, euskarazko komunikazioaren merkatua: diru-laguntzek urtero-urtero euskarazko hedabideen lana baldintzatzen dute. Aldiz, erakundeek erdarazkoak laguntzen dituzte. Euskarazko komunikazioaren gizarte-ekarpena hitzarmen bidez bermatuko balute, euskarazko hedabideen sektoreak epe ertaineko estrategia garatu ahal izango luke.
http://albistetan.blogspot.com.es/2012/03/euskarazko-merkatuaren-erronkak.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Tolasako hiltzailearen argazkiek Maliko Estatu-kolpea ezkutatu dute. Eitb.com-eko albiste nagusiak ere Tolosakoa eta futbola baino ez dira. Irrati-Telebista publikoa ez da diru publikoaz lagundutako irrati-telebista, zerbitzu publikoa eskaini behar duen irrati-telebista baizik. Gizarteak EiTBren norabidean eragiteko biderik ez badu, zergatik ordaindu behar dugu?
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 1 aste · Ikusi
Blogean, zelan aurkezten dute hedabideek emakumeon lana: eskubidea ala beharrizana? Independentzia ekonomikoa ala senarraren soldataren osagarria?
http://albistetan.blogspot.com/2012/03/emakume-langabetuen-egunekoak.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi
Prentsa-oharretako informazioa albiste bihurtzen duen kazetaritzari ’churnalism’ esaten diote. Blogean, euskarazko prentsaren horren adibide batzuk bildu ditut:
http://albistetan.blogspot.com/2012/03/lardaskazetaritza-boterearen-ahotsa.html -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi
Berlin, 2Begiekin ikusita: http://2begiekin.tumblr.com/tagged/Berlin
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi
Oso ekimen polita: Euskal literaturaren aipuak biltzeari ekin dio Maite Goñik (@euskaljakintza) eta parte-hartzea guztiz irekia da. Euskal Herria, auzoland!
http://sustatu.com/1330412410?utm_source=twitter&utm_medium=social
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · updated 2 hilabete, 3 aste ago · Ikusi
Blogean: euskarazko hedabideetan zabaltzen den horikeria Espainiako hedabideei jarraitzearen ondorioa da. Adibidez, Argentinako tren istripuaren trataera.
http://albistetan.blogspot.com/2012/02/horikeria-albiste-arinek.html -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Zer dute munduko bazterrek? Zirrara eragiteko gaitasun poetikoa, erantzungo luke Goizalde Landabasok: http://2begiekin.tumblr.com/
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 4 aste · Ikusi
Blogean, Euskal Telebista lapurtu digute: 1) Etb2n, euskaldunok erdaldun moduan bakarrik ager gaitezkeelako, eta 2) Etb1ek Etb2ren eduki erdaldunak zabaltzen dituelako. Horrenbestez, zertarako ordaindu legeari maula egiten dion telebista publikorik? http://albistetan.blogspot.com/2012/02/etb1-erdarazko-albistegiaren-gatibu.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 hilabete · Ikusi
EiTBk emakumeok senarrarentzako opari moduan aurkez gaitzake? Honakoa, gaurko albistea: ”Egiptoko emakumea: pikaroa barrutik, kanpotik, ordea, zorrotza” http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/832113/egiptoko-emakumeak–belo-islamikoaren-aurrean-arropa-probokatzaileak/http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/832113/egiptoko-emakumeak–belo-islamikoaren-aurrean-arropa-probokatzaileak/ Honakoa, orain hamabost eguneko albistea: ”Eguneko menua, emakume biluzien artean” http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/822575/emakumeak-valentziako-jatetxe-batean/ Euskal Telebista publikoak emakumeon giza eskubideekiko atxikimendua agertu behar du. Blogean horren inguruan idatzi nuen eta EiTBri zuzendu ere. Aldaketarik ez. Zer gehiago egin dezakegu? Hemen, [...]
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 hilabete · Ikusi
Albistea ulertzeko gakoa informazioa zabaldu duen agentziaren izena litzateke: 1.) Zein albiste-agentziak zabaldu du Irango telebistak iragarritakoa? 2.) Zein albiste-agentziak ezeztatu du aurrekoak zabaldutako informazioa? 3.) Bien artean, zein albiste-agentziak iragarri du Espainiako Atzerri Ministroak Irango telebistaren informazioa ukatu duela? Horrela, hedabideok albistea ulertzeko gakoak emango dizkiguzue, informazioa ez baita inoiz neutrala. Horren ezean, haien [...]
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Iranek ukatu egin du Europako sei herrialderi petrolioaren hornidura moztu diela Hango telebista kate ofizialak eguerdian esan du Herbehereak, Espainia, Italia, Frantzia, Grezia eta Portugalen kontrako neurria hartu duela, Nazio Batuen zigorrak direla eta. Hark arma nuklearrak eraikitzen aritzea leporatzen dio Teherani, eta Br… · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 hilabete · Ikusi
Albisteetako akatsek irakurleak uxa ditzakete. Dena den, erdaraz toleratzen diren akatsak euskarazko hedabideetan profesionaltasunik eza aurpegiratzeko erabiltzen dira. Blogean, horien adibide batzuk bildu ditut: http://albistetan.blogspot.com/2012/02/itxura-hutsaren-hurrengo-ondorioa.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi
Zergatik esaten da 3. paragrafoan ”ustezko erasoa”? Erasoa ziurra izan zen, neska zaurituta atenditu behar izan zuten. Are gehiago, epaileak SAA zigortu du. Erasoa ez da inoiz ustezkoa izan, SAA ustezko erasotzaile izan da atzora arte: ez da gauza bera.
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: 19 urteko kartzela jarri diote gizon bati, sanferminetan bikote bati sexu erasoa egitea egotzita Zigortua Gasteizko bizilagun bat da, 51 urtekoa. 2010ean izan zen gertaera, Iruñean. Hamar urte eta erdiko zigorra bikoteko emakumezkoa bortxatu izanagatik ipini diote. · Ikusi - Gehiago kargatu

