Guneko ekintza

  • Karlos Zurutuza uploaded a new picture: Judutarren kanposan…   duela 1 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Bagdaden judatarrik ote? Bada, Sadr City auzo xiitako euren kanposantua bisitatu dut gaur. Toki benetan bitxia: Mosulgo musulman sunita batek gordetzen zuen bisitarik jasotzen ez duen hilerria. Ugariak dira oso honelako ustekabeak hemen, Bagdaden. Herrialde osoan ”64 judu besterik ez” omen dira gelditzen. Bitxia.

  • Martin Aldalur-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 ordu, 6 minutu · Ikusi

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Hondakinak atez ate biltzeko sistema hedatuko dute Gipuzkoan. Azaleko gai nagusia biharko Berrian. Zubietako errauste planta eraikitzearen aldekoek gero eta zailagoa dute justifikazioa. Udaberriko literatur uztaren aurrerapena ere ekarriko dugu azalera. Ramon Saizarbitoriaren ’Martutene’ eleberria, besteren artean.

  • Edu Zabala-(e)k AbatarraAgur EspaÑa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 ordu, 48 minutu · Ikusi

    - Kaixo, langabetua naiz, eta nire familia osoan ez dago inor lanean. Barkatu ahal didazue kaleraketa, eta bi urtez luzatu nire etxean bizitzea, errenta justu baten truke?
    - Bai, Raxoik Internatzionala kantatzen duenean!
    http://xornalgalicia.com/index.php?name=News&file=article&sid=82002

  • Edu Zabala-(e)k AbatarraAgur EspaÑa gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 3 ordu · Ikusi

    ”Código de buenas practicas?” Ez eskerrikasko, edo bai, baina DEKRETUZ, derrigorrez ez banketxearen borondatearen arabera; horrela gure diru publikotik jaso-lapurtu duten diru guztia itzultzeko beste modu bat litzateke. http://xornalgalicia.com/index.php?name=News&file=article&sid=82002

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko bileran   duela 3 ordu, 56 minutu · Ikusi

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da   duela 7 ordu, 38 minutu ·   updated 4 ordu, 23 minutu ago · Ikusi

    Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaiketan baina absolbitu egin dute. Bideoa (Kalaportu): Zarautzen, harrera.

    • Abatarreko irudia
      Sugar · Orain dela 4 ordu, 23 minutu

      Eta nor ordaintzen dio kartzelan emandako denbora? Hau ez al da biktima? Zenbat kasu izanen dira horrelakoak? Eta bere burua erruduntzat jotzen dutenak inolako frogarik egon gabe beraien aurka? Zergatik bere bruruak erruduntzat jotzen dituzte? Agian behartzen dituztelako. Aldizkari gehienak ez dute ezta atera egin albistea. Hemen bi mailako biktiimak daude beti.
      Nazkagarria.

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: KIROL EMAITZAK   duela 5 ordu · Ikusi

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Gutxienez 49 lagun hil eta 550 zauritu dira Buenos Airesen, tren istripu baten ondorioz   duela 5 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Goizean gertatu da istripua, Once auzoko tren geltoki batean. Trenak nasaren aurka jo du.

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Beste zortzi gorpu aurkitu dituzte 'Costa Concordia' itsasontzian   duela 5 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Orain arte 25 gorpu topatu dituzte eta zazpi lagun desagertuta daude.

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Gipuzkoako beste 34 herritan atez ateko sistema martxan jarri nahi du Bilduk   duela 9 ordu, 7 minutu ·   updated 5 ordu, 3 minutu ago · Ikusi

    Bihartik aurrera eskaera udalbatzarretara eramaten hasiko da. Koalizioa Nafarroan Sakana eskualdean ere ari da gaia lantzen.

    • Abatarreko irudia
      Pako Otermin · Orain dela 8 ordu, 56 minutu

      Aurki ikusiko ditugu umeen pardelez betetako saskitxoak baita Kontxako plaian ere… Zenbat kostako da guzti horiek biltzea? Ez baita gauza bera Hernanitikan, Arrasatetikan edo eta Zaldibitikan jasotzea. Gainera, jaso ondoren nora eramango dituzte? Zabortegiak gainezka egitear daude…

    • Abatarreko irudia
      Mikaetx · Orain dela 8 ordu, 42 minutu

      Ea enteratzen zaren Pako, guzti hau zabortegiak gainezka daudelako egin behar da, besteak beste inork ez dizulako baimenik eman zure zabor zikina bere etxe ondora bidali dezazun. Baina agian seinoritoak uste du zabortegien ondoan bizi den jendea bera baino maila bajuagokoa dela eta zaborra sortzen segi dezakeela lasai lasai, gero ondotik kendu eta besteei gainera botatzeko.
      Atez atekoa aurrera, hondakinek ez dutelako zertan zabor izan!!!

    • Abatarreko irudia
      Mikaetx · Orain dela 8 ordu, 39 minutu

      Donostiako Kontxak, Urtetako, Lapatxeko ala Sasietako zelaiek baino gehiago balio al du? Eta hango bizilagunek Donostiako seinoritoek baino gutxiago? Hasi zaitez pentsatzen zuen zaborra non sartuko duzuen. Besteok ez dugu nahi!

    • Abatarreko irudia
      Pako Otermin · Orain dela 8 ordu, 30 minutu

      Arratsalde on zuri ere. Ez seinorito, ezta mailarik ere, ez altu eta ez baju. Pentsatzen dut nire zaborra zurea bezain zikina izango dela, eta tira, alde horretatik nik ere eman nahi dut nire iritzia (iruditzen zait ez nagoela zu baino gutxiago enteratuba). Errauskailua are eta beharrezkoagoa dela ondorioztatu daiteke zure hitzetatik: ”Guzti hau zabortegiak gainezka daudelako egin behar da”. Nire etxearen ondoan? Zurearenean? Galdetu al digute zer nahi dugun? Galdetu al diete Urteta, Lapatx ala Sasieta inguruko biziilagunei? Ez lehen eta ez orain. Errauskailurik gabe garbi dago zurea eta nirea nonbait utzi beharko dela, auzo aberatsetan edo auzo txiroetan (arrazoi ematen didazu zure argumentuarekin). Hala ere, kokapenarena kontu bat da, baina lehenik eta behin zaborren arazoa konpondu behar dugu. Gutxiago sortu behar dela ados nago, baina gutxi horrekin gero zer egingo dugu? Errausketa erantzun bat da, luzerakoa, gustatu edo ez gustatu.

    • Abatarreko irudia
      Mikaetx · Orain dela 8 ordu, 17 minutu

      Agian arrazoi izango duzu. Ez dut oso ondo azaldu. Kontua ez da kokalekua, ez luke izan beharko behintzat. Kontua da, orain artean bezala zaborra sortzen segiko dugun, ala gure hondakinak direna bezala hartu, baliabide bezala alegia, eta zabor bihurtuta alferrik galtzeari uzten diogun. Nik sortzen ditudan hondakinak duela hiru urtetik biltzen dizkidate atez ateko sistemarekin. Sistema ezin erosoagoa izateaz gain, etxeko atarian bertan jasotzen dizkidate, emaitza paregabeak ematen ditu. Geratzen zaidan zaborra kopuruz eta izaraz nolakoa den ikusiko bazenu agian txipa aldatzen hasiko zinateke. Baina kontua ez da nik zer egiten dudan eta zer ez, kontua da nere herriko herritar guztiek egiten dutela hori. Eta hori atez ateko sistemak eragindako ondorioa da. Beraz, Kontxako pardelena bezalako tontakeriak esateari utzi, eta ea noiz kentzen dituzten Donostiako kaleetatik edukiontzi zikin eta kirastun hoiek. Zaborrik ez badugu gustoko eta zaborrik ez badugu nahi, sortzeari utzi beharko diogu. Eta sortzen segi nahi duenak bere etxean gorde dezala.

    • Abatarreko irudia
      Xabi Aizpurua Ugarte · Orain dela 7 ordu, 44 minutu

      ni desiatzen nago atez atekoa probatzeko… eta asko gustatu zait prentsaurrekoan plateatu duten modua (irratian entzuna): ”Bihar Legorretan izango da, eta atzetik denak goaz”. Alegia, erabakia masiboa baldin bada errazago onartuko ta egingo dugula iruditzen zait. … Oraingoz, edukiontzi marroiko hondakin orgainikoak bereizten ditut, eta egia esan, harrigarria da ”zabor arruntaren zorroan” zer hondakin gutxi gelditzen den.

    • Abatarreko irudia
      Txomin · Orain dela 5 ordu, 35 minutu

      Baina: herritarren artean galdeketa bai ala ez? Oiartzunen ez zuten egin!

    • Abatarreko irudia
      Sugar · Orain dela 5 ordu, 22 minutu

      Errautsgailua izugarrizko negozioa da gutti batzuentzako, ”prima” bat ematen diote energia berriztagarria izateagatik (hau da estafa), errautsgailua %30 ko errautzak sortzen ditu eta nunbaitera eraman behar dira elementu kutxakor hoiek. Ez ditu ia lampostuak sortuko eta izugarri garestia da (baita kutxakorra).Bizkaian errautsgailu bat dago %50 azpierabilita eta beste bat behar degu hemen?
      Atez ateko kontrako argumentuak dira, zikina dala jendeak nahi duen lekuan botatzen dituztelako gauzak edo egin beharrekoak egiten ez dituztelako. Hori txerri bat izatea da ez atez ate kontraren zerbait.
      Zenbat lampostu sortuko ditu atez atekoa? Zenbat birziklatuko da? Ba bietan errautsgailuarekin baino gehio.
      Europa hondakinekin egin beharrekoak ez dira betetzen errautsgailuekin eta atez atekoarekin gero konpostatzeko bai.
      Itsasoan Ingalaterraren tamaina duten bi iral daude plastikoz egindakoak, azkenean kontinente bat bezalako plastikozko gauzak izango ditiagu. Birziklatu edo zaborrean bizi hori da aukeratzen deguna.

    • Abatarreko irudia
      Joxi Balerdi · Orain dela 1 ordu, 14 minutu

      Ez zaitezte itsutu, emaitzak hor daude, alternatiba bakarra da eta eraginkorrena momentuz, guztiok badakigu (inork ez bai du horrelakorik esan eta esango) ez dago interes ekonomikorik honen atzean ez erraustegiekin bezala (guztiok badakigu). Egin dezagun esfortzu hori eta behin lehen emaitzak ditugunean juzgatuko dugu. Gure osasuna eta gure ondorengoena dago jokoan. EZ AHAZTU, GUZTION MESEDERAKO DA!

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Strauss-Kahn libre utzi dute, kargurik gabe   duela 5 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Lilleko prostituzio sare batekin duen ustezko loturagatik Frantziako Poliziak 30 orduan atxilotuta eduki du Nazioarteko Diru Funtseko buru ohia. Aurki berriro epailearengana joan beharko du.

  • Koadro txikia Iaz, Santo Tomas egunean, Egin Dezagun Bidea ekimenak gune berezia antolatu zuen Trinitate plazan. EAJ kontra agertu da, eta bihar, udalbatzarrean gai honen inguruan mozioa aurkeztuko du. “EAJko kide batek mozioa aurkeztu du udalean, antza, gunea prestatzeko baimenik ez genuela argudiatu du. Isunak jartzeko eskatu du, eta gure aldeko tratua jaso dugula dio”, adierazi [...]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Belgikako ikasleei harrera egin diete udaletxean gunean   duela 5 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan. La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren [...]

  • Oarso Bidasoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lezoko eta Pasaiako udalek atez atekoa abiaraztea erabakiko dute gunean   duela 5 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLezoko eta Pasaiako udal gobernuek datozen hilabeteetan atez ate zaborra jasotzeko sistema plenora eramango dutela jakinarazi dute. Horrela, Lezon hil honetan bertan proposatuko dutela jakinarazi dute, eta Pasaian, berriz, maiatzeko udalbatzarrean. Oiartzunekin batera, sistema hori erabiliko lukete herri horiek. Lezoko eta Pasaiako plenoek sistema horrekin aurrera egitea erabakitzen badute, 2013ko udaberrian izango da martxan atez [...]

  • Iñaki Petxarroman-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Gipuzkoako 34 herrik atez ateko sistemaren alde hartutako konpromisoa errauste plantarentzako heriotza-ukaldia da. Bihar, analisia, BERRIAn.

  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Barcinak Osasunari ohartarazi dio ez diola zergetan faborerik egingo   duela 5 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Patxi Izko Osasunako presidenteak aitortu du Nafarroako Ogasunarekin duen zorra 75 urtera ordaintzea eskatu duela.

  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: ‘Estatuak sortutako biktimen aitorpena?’ gunean   duela 5 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Miren Salegi, Amara Pasa den astelehenean, otsailak 20, gaueko albisteetan Lakuako gobernuaren Justizia- kontseilari Idoia Mendia agertu zen. 1968 eta 1978 urteen bitartean estatuak sortutako biktimen aitorpenari dagokion dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen. Aitorpen hau, lehengo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak sustatuta, oinarrizkoa da Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean, eta biktima eta haien senideentzat ezinbestekoa. Arretaz [...]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Estatuak sortutako biktimen aitorpena?’ gunean   duela 5 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Miren Salegi, Amara Pasa den astelehenean, otsailak 20, gaueko albisteetan Lakuako gobernuaren Justizia- kontseilari Idoia Mendia agertu zen. 1968 eta 1978 urteen bitartean estatuak sortutako biktimen aitorpenari dagokion dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen. Aitorpen hau, lehengo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak sustatuta, oinarrizkoa da Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean, eta biktima eta haien senideentzat ezinbestekoa. Arretaz [...]

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa egin du, azken urteko gertaerak direla eta gunean   duela 5 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa. Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan

  • Gehiago kargatu